III. Blog Ez-sexisten Lehiaketa
ARAUAK
III. Berdintasuna Proiektuaren
Blog-Lehiaketa
LEHENENGOA
Honako arauen helburua blog ez-sexista bat burutzea da. Portugaleteko ikastetxeetako ikasle guztiek har dezakete parte nahi beste lan bidaliz.
Bi maila ezarri dira:
A.- DBH, LHI eta SAT (Atazen bidezko ikaskuntza)
B.- HHE (Helduen Hezkuntza), Batxilergoak eta Heziketa Zikloak
BIGARRENA
Epaimahaiak berdintasuna hartuko du aintzat bi sexuei eskainitako lekuari, irudiei eta testuari dagokienez.
HIRUGARRENA
Gaia erabat librea da eta euskaraz, erdaraz zein bietan aurkeztu ahal izango da.
LAUGARRENA
Epaimahaiaren iritziz mingarri edo iraingarri gerta daitezkeen blogak lehiaketatik kenduko dira.
BOSGARRENA
Blogen helbidea posta elektronikoz bidaliko da (parekatuz@ifprepelega.com) Blog ez-sexista gaia ipinita edo ifprepelegaberdintasuna.nireblog.com. Mezuaren atalean blogaren helbidea agertuko da, eta ondoko artxibo batean honako datuak: izen-abizenak, posta helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa, ikastetxea eta hezkuntza-maila. Aurkezteko epea 2008ko apirilaren 30era artekoa izango da.
SEIGARRENA
Epaimahaia Udaleko Berdintasunerako Bitariko Batzordeko eta IEFPS REPELEGAko Aukera Berdintasunerako Saileko kideek osatuko dute, eta maiatzaren 20an iragarriko du bere epaitza. Blog guztiekiko loturak www.portuigualdad.info eta www.ifprepelega.com web orrietatik izango dira.
Sariak emateko ekitaldia maiatzaren 30ean izango da.
ZAZPIGARRENA
Idazlanen kalitatearen arabera, sari guztiak edo batzuk esleitu gabe gera litezke epaimahaiak hala erabakiz gero.
Bi mailetarako sariak:
Lehen SARIA: argazki-kamara digitala
Bigarren SARIA: MP4
Hirugarren SARIA: MP3

Zabaldu
del.icio.us